XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Jesus ezer jan-edan barik dago....

Oliamendiko odol-izerditik asita Golgota mendiko egoera negargarri onetara arte Jesus-odola dariola dager....

Zigorketan... arantzazko burestuna ezarri eutsenean... jantziak eraztean... gurutzera untzez jostean....

Edozelako odol-galtze apurrak gizasemea egarriz itotzen... eztiak erretzen itxi oi ba, dau... gurutzean odol-usturik dagoan Iesus'ek zenbaterañoko egarria izan ete eban...?.

Bear-izan andi au jasaten ebala, bosgarren itzean iragarri eban Jesus Gurutzatuak....

Jon ebanjelariak jazoera au onelantxe edesten dausku: Gero Jesus'ek dana beterik egoala jakiñik, Idatzitakoa betetzeko, esan eban: Egarri naz....

Jainko-Seme izateak gurutzatuen bear-izan onetatik ez eban Jesus azkatu Bear-izan neketsu au ixillean eroan eban; baña Igarleak iragarrita euken Jaunari, Bere egarrian ozpiña emongo eutsela ta iragarkizun au bete eiten... berba orreik esan ebazan....

Itz oneik gudamutillak entzun eutsezan eta euretariko batek belakia, esponja, artu... ozpiñez beterik euken ontzi baten beratu... astamakillaren ertzean belakia ezarri ta edaten agora emon eutson....